LITERATURA

Euskal Literatura beste hizkuntzetan

Miren Billelabeitia eta Jon Kortazar adituek idatzitako Euskal baladak eta kantu herrikoiak izeneko lana jaso dugu Nontzeberrin.
Liburuak euskal balada eta kantu tradizionalen antologia bat eskaintzen du, euskaraz, gaztelerazko itzulpenaz, baina oraingo honetan , liburua errumanieraz itzulita ere badator.

Literatura de tradición oral en el País Vasco. La balada y la lírica popular izeneko hitzaurre-saiakera testuan, Jon Kortazarrek ahozko literaturan genero tradizionalak eta ez-tradizionalak aztertzen ditu . Liburuan barneratu ahala, oso ezagunak egingo zaizkigun baladak aztertzen dira, eta eaten dugun moduan, gaztelerazko eta errumanierazko itzulpenekin horniturik datoz.

Beste aldetik, Jon Kortazarrek izkiriaturiko Euskal Literaturaren Historia lana ere beste hizkuntza batez itzuli da oraingo honetan: georgieraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button