ESZENA

Glu Glu konpainiak "Ezker Eskuma" antzezlana taularatuko du asteburu honetan Donostian

Glu Glu konpainiak asteburu honetan Donostiako Antzoki Zaharrean taularatuko duen Ezker Eskuma obrak bi emakumeren istorioa kontatzen du umorearen bitarteaz.

Rosa (Loli Astoreka) eta Sara (Libe Aranburu) bakoitza bere etxean bizi da, bere munduan, eta beren egunerokotasunak dituen arazoekin borrokan. Bi errealitate ezberdin bizi dituzten bi emakumeak – bata etxekoandre porrokatu prototipikoa eta bestea, bizitzan interesik ez duen andre malenkoniatsua- sarritan egingo dute topo bizi partekatzen duten solairuan, ezker eskuma bizi baitira emakumezko bi auzokide hauek, bata bestearen ondoan.

Ezker Eskuma-ren helburua, aktore lan interesgarria eskaintzea da, umorearen bitartez emozio ezberdinak erakutsiko dituena, eta, era berean, antzerkia Euskal Herriko hainbat leku eta txokotara eramatea. Formatu txikiko antzezlana izan arren, konpainiaren apustua kalitateko antzerkia luzatzea da, horretarako goi mailako aktoreak izango direlarik antzezle.

Donostia Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button