MUSIKA

Kokoshca talde nafarrak single berria argitaratu du

Kokoshca talde nafarra da, eta garage-rock sustraidun rock melodikoa jotzen du; Martin Rev, Jonathan Richman, Evaristo eta Lou Reed inspirazio iturri dituzte.

Bada, Corazón Caliente/Corazón de Hielo izenburuko binilozko singlea argitaratu berri dute Sonido Muchacho diskoetxearen bidez.

Diskoak bi azal ditu, Ana Pagola artistak egindakoak. Single berri hori Guillermo F. Mutiloak grabatu du Master of Universe Studios-en eta laster argitaratuko duten LParen aurrerapena da.

2013an, Hay Una Luz izenburuko LPa argitaratu zuten Donostiako Ayo Silver! zigiluaren laguntzaz. Aurretik, 2012an, binilozko EP homonimoa plazaratu zuten Elefant diskoetxearekin. Beste zenbait grabazio ere badute, han eta hemen barreiatuta.

Entzun ezazue singlea hemen: kokoshca.bandcamp.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button