MUSIKA

“IKUS 16” elektronika eta ikus-entzunezko jaialdia egingo da Elorrion

Bihar, IKUS musika elektronikoari eta arte bisualari lotutako jaialdi garaikidea egingo da Elorrion. Hala, antolatzaileek egitarau anitza ondu dute. Ez hori bakarrik, bi agertoki izango dira: Arriola Antzokiko eszenatoki nagusia eta Ateneo Kluba.

Hau izango da programa: 21:00etan, Arriola Antzokian, Alba G. Corral eta 21:30ean, Ateneo Klubean, Fhormak (Súmmum art & Kaiet).

22:00etan, Arriola Antzokian, Mira, Un Lobo! (Lisboa) eta Logela (Bilbao) elkarrekin arituko dira. Lehenengoak musika jarriko du; bigarrenak, berriz, bisualak. Hori guztia ikuskizun berzia aurkezteko asmoz: “Mira, Un Lobo! taldeak Heart Beats Slow izeneko lana aurkeztuko du, kazetaritza espezializatuaren esanetan urteko lan onenetarikoa musika elektroniko paisajistikoan. Luís F. de Sousa musikariak gidatua, beraien musika atsegina da, ederra eta aldi berean sonoritate berriak bilatzen dituena elektronikaren baitan. Estreinakoz arituko dira Euskal Herrian banda formatuan”.

Informazio gehiago: arriolaka.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button