ESZENA

Hotzmugak zabalduko du Lekeitioko Kale Antzerkia

Hortzmuga euskal konpainiaren Libertia ikuskizunarekin zabalduko da gaur, uztailak 6, aurtengo Lekeitioko Kale Antzerkia, 19:30ean. Hala, gaurtik igandera bitarte 14 emanaldi ikusi ahalko dira kostaldeko herri horretan. Jaialdiak Euskal Herriko kale antzerkigintza izango du zutabeetako bat. Hala, Gaitzerdi, Salitre, eta Matrioska konpainien ikuskizunak eta Lekeitioko bi ekoizpen propio ere ikusi ahalko dira: Lekittoko Deabruak taldearen Mingorri eta Karkabiaren Nire Nia baino ez dut. 

Azken hori gaur bertan izango dira herriko plazan 23:00etatik aurrera, emakumeek kartzeletan jasaten duten sufrimendua azaleraziz. Haien aurretik, 20:30ean, Gaztelako Zanguango taldeak La mecánica de la naranja komedia aurkeztuko dute. Azkenik, 00:00etatik aurrera Gaitzerdi taldekoek Suz abangoardiako saioa gauzatuko dute talan.

Atzerriko konpainiei dagokienez, Frantziako Luc Amoros taldeak Page Blanche obra aurkeztuko du, zeinak musika, pintura, teatroa eta dantza uztartzen dituen. Uruguayko D’Ailleurs konpainiak ere edertasunaren inguruan ardaztuko den lana antzeztuko du. Kataluniatik, halaber, Industrial Teatrera konpainiaren ikuskizuna eta Trifaldo taldearen zirkua etorriko dira.

Egitarauari buruzko xehetasun guztiak lekeitiokale.net webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button