BESTELAKOAK

Gaizka Arostegi, Mikel Zarate sariaren irabazlea

Gaizka Arostegik idatzitako Urrezko orrazia nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Oraintsu hasi da haurrentzat idazten, eta egun hauetan ere Nerbioiko piratak lana aurkeztu du.
Aurkeztutako 17 lanen artean Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Gaizka Arostegik idatzitako Urrezko orrazia aukeratu du. Idazleak hartuko du 3.000 euroko saria eta bere lana udazkenean kaleratuko da.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten orain bi urte sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez.
Lehen urtean Asier Mendoza zarauztarra suertatu zen irabazle, Beste gu izeneko liburuarekin. Joan den urtean, Julen Gabiriak eskuratu zuen saria, Nire aita ikusezina da testuarekin.

“Bi hari nahasten ditu istorioak, abilezia handiz: batetik, familia bat daukagu, aita-ama eta alaba batez osatua, herentzian jasotako etxe zahar batera doana, eta bere gorabeherak dituena; bestetik, berriz, fantasiazko mundu bat dago, beraien ondo-ondoan: sorginak eta sorginkeriak, laminak eta beste izaki mitologiko asko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button