ESZENA

Deabru Beltzak taldeak “Su À Feu” egingo du, Hernanin

Hernanin  Sanjoanak 2018 jaiak ospatzen ari dira, eta gaur berton, programari itxiera emateko, Deabru Beltzak konpainiaren eskutik musika eta kaleko antzerkia uztartzen dituen Su À Feu ikuskizunaz gozatu ahalko da, danborrek, dantzak eta suak lagunduta. Zesar A. Ogara, Alain Diez, Alex Alonso, Kepa Elgoibar, Ruben Sastre, Dario Campos eta Garbitxu dira ikusgarrian aritzen diren aktoreak.

20 urte baino gehiago dituen konpainia da Deabru Beltzak , eta orain arte, 35 herrialdetan 3.000 emanaldi baino gehiago eskaini ditu. Deabru Beltzak taldeak festa handia bihurtzen du espazio publikoa, eta oraingoan ere ildo horretatik jarraituko du konpainiak.
Kalean dantza, sua eta erritmoa jartzen ditu Garbitxuk zuzendu duen Su Á Feu ikuskizunaren bidez, eta etorkizuneko pertsonaiak ikusgarriaren ardatz izango dira. Kalea erritual modernoek eguneroko bizitzaren keinuak integratzen dituzten leku bilakatzen da, eta munduko hainbat lekutako erritmo eta su primitiboak uztartzen dituzte horretarako.

Su À Feu ikuskizunak Les tambours de feu eta Bande déplacée lanekin hasitako trilogia osatzen du. Lan horiekin Leioako Umore Azokan izan ziren, eta munduan zehar ere ibili dira hamaika emanaldi eskainiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button