LITERATURA

Hogeita hamar urte konplitu ditu EIZIEk

2017ko Senez aldizkariaren aleak, arrunta izanda ere, badu berezi bihurtzen duen ezaugarri bat; izan ere, aurten, EIZIEk, aldizkariaren argitaratzaileak, hogeita hamar urte betetzen ditu.

Aldizkariaren azken ale horretantxe, aurten elkartearen lehendakari izendatu berriari, Idoia Gilleneari, eginiko elkarrizketa dator, non laburbiltzen baitu euskal itzulpengintzaren lehena, oraina eta geroaldirako itxaropena.
Aldizkarian agerturiko gainerako artikuluak hauek dira: elkarrizketaz gain, badakartza ekarri poema itzuliak eta poesia itzultzearen gaineko azterketak, zendutako bazkideak omentzeko artikuluak, lanbidearen gaineko nazioarteko aldarri bat, bazkideen gogoeta teoriko-praktikoak, autoitzulpenaren inguruko artikulu bat, literatura dramatikoa itzultzearen gaineko beste bat, Kixotearen itzulpenari buruzko ikuspegi berezi-berezi bat, itzulpen argitalpenen berri emateko iruzkinak eta, gehigarri halako bat, hizkuntza teknologiez eta itzulpengintza automatizatzeaz diharduen unibertsitateko ikerketa talde batena. Hitz bitan, elkarteak 30 urteotan jorratu dituen gaien paperezko erakusketa.

Aurki izango da EIZIEren webgunean ere irakurgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button