
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren barruan bi saio berri izango dituzue asteburuan. Larunbatean, Azpeitiko Soreasu antzokian izango da hitzordua eta igandean, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.
Azpeitiraino Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal joango dira larunbatean. Hor irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenetarako.
Igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuonan Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bilduko dira. Lehen sailkatuak azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den azken final-laurdeneterako txartela eskuratuko du.
Bi saioak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.