MUSIKA

Patsy’s Rats talde estatubatuarrak Bilbon eta Bermeon joko du

Ameriketako Estatu Batuetako Patsy’s Rats banda estatubatuarrak Bilboko Kafe antzokian joko du, larunbatean, 21:30ean; igandean, halaber, Bermeoko Beleza Malandran izango da laukotea, 13:30etik aurrera. Taldeak pop kutsuko rock ahaltsua jotzen du.

Giant Sand taldeko Howe Gelb-en alaba Patsy Gelbek eta Mean Jeans taldeko kide Christian Blundak abiatutako egitasmoa da Patsy’s Rats. Zuzenean, laukote formatuan aritzen dira. Bada, taldeak pop melodiekin jositako kantu biziak sortzen ditu, The Ramones, Cheap Trick, The Runaways edo Suzi Quatro taldeen erara.

Orain arte iraupen luzeko bi grabazio argitaratu dituzte, Patsy’s Rats ‎(Burger Records, 2015) kasetea eta Singles (Bachelor Records, 2017) LPa. Azken disko horrek taldearen single eta EP guztiak biltzen ditu, guztira bost.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button