LITERATURA

Tolstoi eta artea

Donostiako Meettok argitaletxeak, Aritz Gorrotxategik apailatu eta euskaratu duen Tolstoi idazle errusiarraren Zer da artea? saiakera argitaratu du. Liburuan ere Bernardo Atxagak, Harkaitz Canok eta Andoni Egañak gai horretaz  egindako elkarrizketa badator.

Atzo bertan egin zen lan honen aurkezpena Donostian, Aritz Gorrotxategi eta Harkaitz Canoren presentziarekin.

Liburua hiru zatitan banatuta dator. Lehena hitzaurreari dagokio eta Tolstoiren krisialdiaren inguruko zertzeladak ematen ditu idazleak. Bigarren zatian  Tolstoiren gogoetaren ideia nagusiak biltzen dira eta azkenik, Harkaitz Cano idazlea, Andoni Egaña bertsolaria eta Bernardo Atxaga idazlearekin egindako solasaldiaren emaitza eta iritzi interesgarriak batu dira.

Irakurri ahal izan dugunez, Gerra eta bakea eta Ana Karenina lanak arte faltsutzat jotzen ditu Tolstoi idazle errusiarrak, eta era berean garai haietako sortzaile askorenak ere bai, hala nola, Dante, Shakespeare, Goethe, Beethoven….

Liburu zinez interesgarria izango da Aritz Gorrotxategik ondu duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button