MUSIKA

Galdames Folk Jaialdia gaur hasiko da

Galdames Folk Jaialdiaren bederatzigarren edizioa urriaren 15ean eta 16ean ospatuko da Galdameseko San Pedro plazan gaueko 22:00etatik aurrera. Jaialdiari euskal folk musika egiten duen Adarrots taldeak emango dio hasiera urriaren 15ean, ostiralean, gaueko 22:00etan. Adarrots taldea Bizkaiko Ezkerraldean sortu zen, eta musika tresna tradizionalak klasikoekin batzen dituzte, perkusioarekin eta ahotsekin lagunduta.
Bertoko talde horren emanaldiaren ostean, Eskoziako Session A9 taldearen ordua izango da. Azken 100 urteotako talderik onean dela esaten da medio espezializatuetan.

Ostiralean ere, aurreko edizioetan bezalaxe, Zilarrezko Alboka saria emango da musika eta kulturaren alde egindako lana saritzeko. Aurtengo edizioan Euskadi Irratiko Jungla Sonora irratsaioaren zuzendari eta aurkezle den Joseba Martin-ek jasoko du.

Urriaren 16an, larunbatean, Mambala taldearen txanda izango da. Honen ostean Le Vent de Nord taldeak emango dio amaiera bikaina nazioarteko jaialdi honi. Quebeceko talde hau folk musikaren laukote indartsuenetako bat da, eta erritmo alai eta geldiezinak jotzen ditu.
Emanaldi guztiak San Pedro plazan, Udaletxearen ondoan, jarritako karpa batean egingo dira.

Kontzertuez gain, helduenentzat txalaparta tailerra antolatu da 13:00etatik 14:30era. Nazioarteko Folk jaialdiaren IX. ediziorako sarrera doakoa da, eta jaialdi horren helburua da folk musika hedatzea, Enkarterri eskualdea ezagutaraztea eta Euskal herriko zein urrutiko beste lurralde batzuetako taldeen erakusleiho izatea.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button