ARTEA

Getxophotok bere bosgarren urteurrenean zaharrak ardatz

Getxophotoren bosgarren edizioak zahartzaroaren alde ezberdinak erakusten ari da Zaharrei gorazarre lelopean. “Balio gorena gaztetasuna den garaiotan, zaharrak begiratzea, zelan bizi diren, zelan maitatzen duten, zelan dibertitzen diren, zelan gaixotzen diren edota zelan hiltzen diren ikustea tabua da”.

Hala, Frank Kalero ekimenaren komisarioak zahartasunari buruzko 20 bat egileren lanak jaso ditu, eta ikusgai dira Getxoko kale eta aretoetan hil honetan. Hauexek dira aukeraturiko artistak: Sacha Goldberger, Peter Granser, Andrew Zuckerman, Ricky Dávila, Stephanie Diani, Walter Schels, Maja Daniels, Annet van der Voort, Josep Echaburu, Luis Cobelo, KayLynn Deveney, Patrick Duncan, Ana Galán, Nelly Rodriguez, Sander Marsman eta Vicente Paredes.

Egitaraua hilaren 1ean hasi zen. Egun horretan, Areetako Andres Isasi antzokian, jaialdiaren bost urtetako ibilbideari gainbegiratua eman zitzaion irudien bidez. Edizio honetan parte hartu duten egileetako batzuk euren lanak proiektatu eta aurkeztu zituzten. Mursegok musikatuko duen Michael Ackermanen proiekzioarekin amaitu zen ekitaldia.

Hala, Ereagako hondartzan Xabier Goikoetxearen obrak ikus daitezke. Andrew Zuckermanek (1977), berriz, aurpegi hiperrealistak eta erraldoiak jarri ditu Peter Granser (1971) argazkilariak erretiratuen kolonia batean eginiko irudien ondoan. Horiekin batera, Sacha Goldberg (1968) artistaren supermakina seriea ikus daiteke. Amonei eginiko omenaldia da eta bertan amonak superheroi bihurtzen dira.

Portu Zaharrean eta eraikin ofizialetako hormetan ere hainbat irudi eskegi dituzte, besteak beste, liburutegian, udaletxean eta merkatuan. Vice aldizkariaren funtsetatik ateratako argazkiak ere badira. Horretaz gain, Berlineko Mentalgassi kolektiboak irudiz josiriko esferak jarri ditu Abraren gainean flotatzen.

Erakusketei dagokienez, hainbat bistatu daitezke. Esaterako, Torrene aretoan Maja Danielsek (1965) ospitale geriatriko batean eginiko esplorazio psikikoa ikus daiteke, eta Amezti lonjak Walter Schelesen (1936) eta Annet van der Voorten (1950) argazki segidak hartu ditu.

Jaialdiaren inguruko informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button