LITERATURA

Barrenetik zulatzen zaitut

Barrenetik zulatzen zaitut. Zortzi ahots itsasertzetik poesia antologia elebiduna argitaratu berri du Liberoamerikak. Lan berria martxoaren 30ean aurkeztuko da, 19:00ean, Iruñeko LABAn.

Barrenetik zulatzen zaitut antologia elebiduna da, eta lau poeta latinoamerikar eta lau itzultzaile euskaldun biltzen ditu. Liburua paratu dutenek esan duten moduan: “Liburua osatzerakoan, arreta berezia eskaini diogu itzulpen-prozesuari eta poeta-itzultzaile arteko harremanari. Emaitzarekin pozik gaude, eta espero dugu liburu-denda nahiz irakurleen interesa piztuko duela”.

Ekuador, Mexiko eta Argentinatik ari dira Yanina Giglio, Sara Montaño, Denise Griffith eta Ingrid Bringas poetak, eta Euskal Herritik itzulpen lanetan aritu dira Leire Vargas, Sarai Robles, Jone Makazaga eta Miren Irizar, “beste itsaso batzuetatik heldu diren harietatik tiraka.”

Elkarrizketa ikusezin baina ukigarri bat sortu nahi du liburu horrek jatorrizkoaren eta itzulpenaren artean, eta errealitate eta hizkuntza desberdinak bizi dituzten zortzi emakume bildu ditu horretarako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button