ESZENA

Getxoko Arte Eszenikoen Jardunaldiak

Getxoko Arte Eszenikoen Jardunaldien 42. edizioa etzi hasiko da eta urriaren 3tik 24ra bitartean garatuko da bertako Muxikebarri zentroan.

Aurten, beste askotan bezala, programazio aberatsa izango du ekimenak, modalitate artistiko askorekin: antzerkia, dantza, irakurketa dramatizatua…
Guztira, Getxo Eszenak 13 ikuskizun ekarriko ditu,eta bertoko zein kanpoko talde asko bilduko dira bertan, tartean, Kulunka Teatro, Malandain Ballet Biarritz, Teatro Corsario, Eva Guerrero konpainia,..

Euskal taldeek ere euskarazko obrak ekarriko dituzte, eta arlo horretan, Anodino Teatroak Mamuak ezagutzera joan zen umea egingo du; Txalo produkzioak taldeak Artea; Tanttaka Teatroak Emakume baten borroka eta metamorfosia egingo du; edo Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukoteak Ez gara jaitsiko! pieza oholtzaratuko du.

Urriaren 3an hasiko dira Getxoko Arte Eszenikoen Jardunaldiak Ertza konpainiaren Moor Krad lanarekin. Dantza garaikideko ikuskizun horrek dantza hibridazio bat proposatzen du. “Gezurrik eta moral bikoitzik gabeko pieza honetan sei interpretek geure baitan, baina gureak izango ez balira, erreprimitzen ditugun alderdiak azaleratuko dituzte”.

Egun guztietako hitzorduak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button