LITERATURA

Aurtengo Iparragirre Sariak bidean dira

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek Bertso, Narratiba eta Poesiako Iparragirre Sariak 2023 lehiaketarako deia egiten dute.

Lanok, euskaraz zein gazteleraz, honako arlo hauek izango dira: Narratiba, Poesia, eta Bertso paperak, eta lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da.

Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidal daitezke, irailaren 29an baino lehenago honako helbide hauetara: Aizpurunea kultur etxea. Iparragirre Saria 2023.-Jauregi kalea, 19.- 20700 Urretxu; edo, Zelai Arizti kultur etxea. Iparragirre Saria 2023.- Legazpi kalea, 7.-20700 Zumarraga.

Lanek inoiz argitaratu gabeak, beste lehiaketaren batean saritu gabeak edo saritutako lanen bati aldaketarik egin gabekoak izan beharko dute; hiru kopia aurkeztu beharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folio edo DIN A-4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.

Lanen luzera hauxe izango da: Narratiba: 6 eta 12 orri artekoa; Poesia: 200 lerrotik gora; eta Bertso paperak: 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10, eta 16 urtetik gora, gutxienez 8 bertso eta gehienez 12.

Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. Lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, N.A.Naren fotokopia, telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanaren hasieran izenburua jarriko da.

Bestelako datuak hemen eskuratu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button