IKUS-ENTZUN

“Getxoexpress” lehiaketa

Irailaren azken egunean eta urriaren lehengoetan GetxoExpress lehiaketa egingo da herri horretan. Izena emateko epea irailaren 26an bukatuko da, eta lanik onenak 1.000 euroko saria eskuratuko du.

Nahi duen pertsona orok parte hartu ahal izango du, eta lehiaketan banaka edo taldeka parte hartu ahal izango da, taldeko gehienez 5 lagun onartuko direlarik. Jaialdian parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da www.getxoexpress.com  web-orrialdean dagoen aurretiazko izen-ematea betetzea.
Ohikoa den bezala, parte-hartzaileek film laburrak (euskaraz edo gaztelaniaz) burutzeko denbora jakin bat eta data zehatz bat izango dituzte. Film laburrak jaialdiaren asteburuan (irailaren 30ean, eta urrian 1 eta 2an), 44 ordutan egingo dira, eta gehienez ere 4 minutuko iraupena izango dute. Lanak amaitutakoa urriaren 2an 13:00ak eta 14:00ak artean aurkeztu beharko dira GetxoLanen.

Parte hartutako film labur guztiak sariak banatuko diren egunean, urriaren 2an, proiektatuko dira. Lan onenak 1000 euro eskuratuko ditu; bigarrenak 500 €; eta hauez gain publikoaren saria ere egongo da ( 250 €)

Betebeharreko guztiak hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button