MUSIKA

Esne Beltzak “GoraGo Tour 2015” abiatuko du

Esne Beltzak taldekide berriekin ekingo dio bira berriari, izan ere, Gorka Suaiak eta Arkaitz Sistiagak taldea utzi dute, eta haien ordez Pini eta Aitor Valcarlos arituko dira oholtzan.

Taldeak jakinarazi duenez, “Xabi Solanoren ondoan abeslari gisa, PINI, Bad Sound System eta Selektah Stepirekin zuzenean askotan aritutako da, Esne Beltzaren abestietara oraindik ere kolore eta indar gehiago ekarriko dituen musikari fina. Eta bestetik, Aitor Valcarlos tronpeta jolea, aurretik talde askotan aritua; Skakeitan, Hesian… Indartsu dator, Jon Tronbenekin batera haize sekzioa osatuz”.

Bira horren lehenengo bi kontzertuak Ondarroan (Beikozini) eta Hazparnen (Gaztetxea) emango dituzte, apirilaren 14an eta 25ean hurrenez hurren.

Kontzertu-sorta horrek iaz argitaratutako Gora! lanaren inguruan ardaztuko da. Gora! taldearen laugarren lana da, eta hamazazpi doinu biltzen ditu. Grabazioan makina bat artistek parte hartu dute: Mala Rodriguez, Fermin Muguruza, Zuloak, Deskontrol, D’Callaos, The Aggrolites, Little Pepe, La Pegatina… Ohi den bezala, diskoan askotariko estilo eta erritmoak jaso dituzte; hala nola, trikia, pop melodiak, ska errimo bizia, reggae eta elektronika. Diskoa, gainera, euren kabuz argitaratu dute, 5gora markako diskoetxearen bitartez, hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button