IKUS-ENTZUN

“Zinemako Heroiak” zikloa apirilera bitartean, Iruñean

Zinemako Heroiak zikloa apirilera bitartean garatuko da Iruñeko Iturramako eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Zikloaren helburua emakumeen unibertsora gerturatzea da: “iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero estereotipo eta rol desberdinak indartzen ditu. Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Maria Castejon adituak koordinatzen duen ziklo hori datorren astelehenean hasiko da, hilak 15, Marta Diaz zuzendariaren Mi querida cofradía (Espainia, 2018) izeneko lanarekin. “Carmenek 30 urte baino gehiago daramatza lanean bere herriko ermandadean. Ahizpa Nagusia izan nahi du, baina oso zaila da emakume batek aginte kargu goren hori bere gain hartzea. Ustekabeko istripu batek emanen dio postu horretaz jabetzeko aukera, bere ametsa baita. Gero, ordea, Carmenen alabak bere senarrarekin eztabaidatu izanaren ondorioz, dena korapilatuko da. Komedia dibertigarria da. Gogoeta eragiteko aproposa, emakume asko nekez iristen baitira betidanik gizonekoen eskuetan dauden esparruetara”.

Zikloaren barruan pantailaratuko diren beste lanak honakoak dituzue: Ellas dan el golpe (A League of their Own) (Penny Marshall, 1992); Gloria (Sebastián Lelio, 2013); eta Todo sobre mi madre (Pedro Almodóvar, 1999).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button