BESTELAKOAK

Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna

Kulturaldia antolatu dute Baigorrin eta inguruko herrietan. Basaizea elkarteak hiru hitzordu nagusi programatu ditu apirilean Baigorriko Kulturaldiaren barruan. Zita handia Nafarroaren Eguna izango da, apirilaren 26an.

Aurtengo Baigorriko Kulturaldia joan den igandean hasi zen, apirilaren 19an, Ruper Ordorikak Ortzaizeko Goikoetxea Lur-Ontzi lantegian eskaini zuen kontzertu bereziarekin. 

Asteburu honetan baina, bi hitzordu handi dituzue hara joateko. Bihar, apirilaren 25ean, Guk ta Guktarrak ikusgarria antolatu da Baigorriko elizan. GUK taldearen kantu zaharrak, molde berri batean biltzen dituen ikusgarri anitza da Guk ta GukTarrak. “Goi mailako musikari klasikoz osatutako Xare/Hertz orkestrak lagunduta, GUK-en kantu mitikoenetako batzuk emanen dituzte Aire Ahizpak, Astezkenekoak eta Xendarineko ahizpak Baigorrialdeko kantari taldeek”.

Azkenik, Baigorriko Kulturaldiko hitzordu nagusia, apirilaren 26an izango da Baigorrin ospatuko den Nafarroaren Egunarekin. Bertan dantzariak, bertsolariak, haurrentzako ikusgarriak, kontzertu, animazio eta abar antolatu da.

Programazioa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button