IKUS-ENTZUN

Zinema Ikusezinaren III. Jaialdirako deialdia egin da

KCDk komunikazio soziala eta kulturala garapenerako tresna gisa sustatzea du helburu. Horretarako, informazioaren alternatibak aurkezten ditu pentsamenduaren eredu bakar bat ezartzeak dakarren arriskuari erantzuteko.
Hala, Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak kultura eta komunikazioaren alde egiten du tresna egoki gisa zuzentasuna, iraunkortasuna, eta ondo egitea lortzeko.

Sasoi honetan hurrengo deialdirako oinarriak zabaltzen dira, parte hartu nahi duzuen guztion jakingarri.
Fikziozko lanak, dokumentalak eta animazioa aurkeztu ahal izango dira formatu laburrean zein luzean.
Lanak entregatzeko epea ekainaren 1era bitartean dago zabalik.

Betebeharreko baldintza guztiak KCD Gobernuz Kanpoko Erakundeak duen webgunean dituzue zehaztuta.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button