BERTSOTAN

“Gerturatu eta Lau” bertso ekimena asteburu honetan abiatuko da

Guztira lau saio izango dira (maiatzaren 6an, 11n, 18an eta 25ean) eta bakoitzak bertsolaritzari loturiko gai bat izango du oinarrian. Saioak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Zarautzen izango dira.

“Beti esan izan da bertsolaritza taldeko ekintza dela. Baina zenbateraino aztertu dugu taldetasun hori? Nolakoa litzateke bertsolaritzaren egitura bera feministagoa, kooperatiboagoa eta horizontalagoa balitz? Bertsolaritza elementu askok osatzen dute, eta batzuetan joera izaten dugu elementu horiek era isolatuan aztertzeko. Bertsolaria eta gai-jartzailea. Bertsolaria eta entzulea. Kantatzen dena eta kantatzen duen gorputza. Testua eta kantaera. Muga zurrunak ezarri ordez horiek lausotu eta bertsolaritza beste leku batetik biziko bagenu, ez ote genuke sorkuntzarako leku eta bide berririk aurkituko?
Galdera eta hausnarketa horietatik sortu da Gerturatu eta Lau.

Lehenengo saioa, Gauzkaten Eztarri Lerratuak izenburupean Donostiako Larratxo Kultur Etxean gauzatuko da, maiatzaren 6an, 18:30ean. Bertan  Etxahun Lekue, Haizea Arana, Maddi Ane Txoperena eta Maialen Lujanbio bilduko dira.
Maiatzaren 11an, Bilboko Bilborock aretoan izango da Gure Esku Legoke gaia daraman bigarren saioa. Han Eneko Lazkoz, Jone Uria, Maider Arregi eta Oihana Iguaran arituko dira.
Gorputzak Esango Luke izenarekin abiatuko da hirugarrena maiatzaren 18an, Gasteizen, Baratza aretoan, 18:30ean, Ane Labaka, Aner Peritz eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin.
Azkena, Zarautzen izango da, Modelo aretoan, maiatzaren 25ean, 18:30ean, eta Amaia Iturriotz, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia bertsolariek Gaur Edozertarako Libre izango dute aritzeko gaia.

Saioetan izena emateko www.bertsozale.eus ataria duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button