MUSIKA

Gernikako Lekuek jaialdiak eztanda egingo du asteburuan

Iragan asteburuan hasi zen Gernikako Lekuek jaialdia, baina datorren asteburua igaro arte, jo eta su ibiliko  dira jaialdiaren antolatzaileak. Hala, gaur bertan, Martin Scorsese zinegileak The Band taldeari buruz filmatutako  The Last Waltz (1978) pantailaratuko dute Iparragirre Elkartean, 19:00etatik aurrera, Rockomentala zikloaren baitan. Bihar, halaber, Lizeo Antzokian, Gimme Danger (2016) emango dute, Stooges taldearen inguruan Jim Jarmush zine-zuzendariak oraintsu estreinatutako lana.

Kontzertuen harira, ostegunenan, The Nick Moss Band blues taldeak joko du Iparragirren, 21:30etik aurrera.  “Gaur egungo blues munduaren argi garrantzitsu bat dugu Nick Moss, zuzenean Michael Ledbetterrekin datorrelarik, gaur egungo blues ahotsik onenetarikoa”.

Asteburuan, bestalde, talde eta kontzertu andana ikusteko aukera izango da. Ostiralean,  Mud Candies, The Limboos, Inoren Ero Ni, Luma eta Soleá Morente, besteak beste. Larunbatean, Ruper Ordorika, Guadalupe Plata, Capsula, The Kinky Coo Coo’s edo Last Fair Deal.

Xehetasun guztiak: gernikakolekuek.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button