MUSIKA

Gernikako “Lekuek” Festibalean hogei talde baino gehiago arituko dira

Gernikako Lekuek Festibalerako (martxoaren 3tik 11ra egingo da) Nudozurdo, The Reverend Shawns Amos eta Glaukoma izan ziren aipatu ziren lehen taldeak,  eta orain, Gernikara etorriko diren artisten zerrenda handitu da, eta horien artean Niño de Elche, El Inquilino Comunista, The Riff Truckers, Kokein, Mice, Juantxo Skalari & Rude Band, Legen Beltza, Balerdi Balerdi, Anita Parker eta beste asko gehitu dira. Horretaz gainera, bestelako jarduerak ere izango dira: “erakusketak, proiekzioak, tailerrak eta askoz gehiago”.

Aurtengoa jaialdiaren bosgarren edizioa izango da, eta ohi dutenez, herriko agente ezberdinen artean eta elkarlanen antolatuko dute. Antolatzaileok arabera, “Lekuek zaletasunetik abiatzen den festibala da. Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek. Gure asmoa herri oso bat musikaren bueltan jartzea da. Musika entzun, dantzatu, ikasi eta bizitzeko aste beteko egitaraua antolatu dugu”. Zaletasun horri jarraituz, jaialdi “txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala, merkatuaren logiketatik kanpo dagoena” ondu dute aurten ere.

Bada martxoaren 3tik 11ra arte, Gernikako hamaika txokotara zabalduko da musika: Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa, Lizeoa, eta hainbat taberna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button