ARTEA

Mikel Varas poeta eta eskultorearen erakusketa Bilbon

Mikel Varas (Bilbo, 1980) artistak bere azken obrak paratu ditu Bilbon.
Hala, gaurtik aurrera Barrainkuako Udaltegiak bilbotarraren azken eskulturak, gogoetak eta poemak jasoko ditu hilaren 31ra bitarte. Inaugurazio ekitaldia gaur egingo dute, 20:00etan.

Erakusketak Beltza urdinaren kontra du izenburu, eta bertan izen bereko liburuan argitaratu berri duen materiala jasotzen du. Horretarako, hainbat materiak erabili du, tartean, zurezko paletak edo altzairu herdoilezinezko zirriborroek itzalen bidez sortzen dituzten hitzak.

Liburuaz gain, proiektuak bideo bat ere hartzen du. Bideo hori ontzeko Varasek hainbat kolaboratzaileren laguntza izan du, hala nola, Francis Diez (Doctor Deseo), Rafa Rueda, Garikoitz Mendizabal, Roberto Moso (Zarama), Ismael Urzaiz, Aiora Errenteria eta Piti Imaz (Zea Mays), Toti Martinez de Lezea, eta Nestor Basterretxea.

Varasi dagokionez, Bilboko Errekalde auzoan jaio zen 1980. urtean. Gaztea izanagatik ere, bere lanak sortzaile handien obrekin batera ikusi ahal izan dira, tartean Chillidaren eta Bastarretxearen eskulturen ondoan. Bilbotarrak eskultura poesiarekin uztartu ohi du bere obran.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button