BESTELAKOAK

Gernikako Euskal Herria Museoaren 30. urteurrena

Euskal Herria Museoak hogeita hamar urte bete ditu, eta data hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu, uztailaren 18tik 31ra. Urteurrenaren ekintzak herri kirolei buruzko erakustaldiak, familia jolasak, Iñaki Gonzalo biologoak gidatuko duen bisita botanikoa, Lilibertsoren eskutik bertso saioa eta Maddalen Arzallusen eta Ereintza taldearen dantza ikuskizuna izango dira.

Bere 30 urteko ibilbidean “Euskal Herria Museoak programazio artistikoaren kalitate handia erakutsi du, baita jarduera, hitzaldi eta tailer eskaintza zabala ere, besteak beste. Horrela, Euskal Herria Museoa Bizkaiko eta Euskal Herriko historia, ohitura eta kulturaren hedapenaren ikur bihurtu da”.

Programazioa aste honetan hasiko da, eta kirola izango da protagonista. Eskualdeko emakume talde bat Museoko lorategian elkartuko da herri kirol (harri-jasotzea, lasto-fardelak jasotzea, ingudea altxatzea,…) erakustaldia egiteko. Uztailaren 20, 22, 27 eta 29an, 17:00etan, Museoak bere edukia ezagutzeko aukera eskainiko die familiei  lorategian jarduera didaktikoak eginez. Uztailaren 23an, Iñaki Gonzalo biologoak Euskal Herria Museoko lorategia eta Europako Herrien Parkea osatzen duten ehun urtetik gorako zuhaitzak erakutsiko ditu.
Uztailaren 30ean, 19:00etan, Museoan bertso saioa izango da. Lilibertso bertsolari taldeak bertsoak inprobisatuko ditu Museoaren hiru hamarkadetako ibilbidea laburbiltzeko.
Azkenik, Museoaren 30. urteurrenaren ospakizuna uztailaren 31n amaituko da, 18:00etan, Gu Agustina jaialdi handiarekin. Errenteriako Ereintza dantza taldearen musika, bertso eta koreografiaren bidez emakumeak euskal pilotaren jokoan duen zeregina erakutsiko da. Maddalen Arzallus bertsolariak ahotsa jarriko dio Agustina Otaola erraketistari ikuskizun bizi eta dinamiko honetan.

Ekitaldietara joateko gomendagarria da aldez aurretik hitzordua hartzea, 946 255 451 telefonora deituz edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button