MUSIKA

Gernikak Haziberri jaialdia hartuko du gaur

Gernikako Europako Herrien parkean arratsalde-gau magikoa bizitzeko proposamena dakar Haziberri jaialdiak. Arratsaldean hasita, Gorka Urbizu, Olatz Salvador, Broken Brothers Brass Band eta Zuga taldeak ikusteko eta entzuteko abagunea izango da.

Saioen artean, Gorka Urbizurenak piztu du arreta handiena, izan ere, bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du: Hasiera bat. Urbizuk bere izenez sinatzen duen lehen diskoa da, hamar kantuk osatzen dutena. “Hamar aukera. Hamar erabaki. Izan zitezkeen beste batzuk, baina hauexek dira: Maitasun bat, Teoria bat, Tren bat, Toki bat, Janela bat, Kolore bat, Lilura bat, Etxe bat, Sute bat, Besterik ez”.

Zuga musikari gernikarra izango da arratsaldeari giroa jartzeko ardura izango duena. Bere ostean, Olatz Salvador donostiarrak igoko da eszenatokira. Eskaintza musikala osatzeko Broken Brothers Brass Band izango dira atseden gunean. Eta horien ostean, gauean, Gorka Urbizuren kontzertua etorriko da.

Jakingarri guztiak: Haziberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button