IKUS-ENTZUN

Genero identitatea, duintasuna eta errespetua

Estibaliz Urresola zuzendariaren 20.000 especies de abejas filma ikusi ez baduzue, oraindik baduzue horretako aukera Olazti herrian. Bihar, hilak 19, eskainiko da bertako kultur etxean, 19:00etan hasita.

Filmak honako hau kontatzen du: Coco, 8 urtekoa bera, ez da sartzen gainerakoek beragandik espero duten horretan, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruan denek Aitor deitzen diote, setati, baina berak ez du bere burua izen horrekin eta begirada horiekin identifikatzen. Amarekin eta bi anaiarekin bidaiatuko du amonarenera, eta izebarekin erlezaintzan eta ezti ekoizpenean hasiko da. Oporraldia egingo dute bertan, eta bizimodua aldatuko zaie.

Pieza zinematografikoak genero identitateari, duintasunari eta errespetuari buruz gogoeta egoteko gonbitea luzatzen digu. Neskato trans baten nortasun bilaketa hutsean gelditzen ez den filma da, baina horretaz gain, familian eta belaunaldien artean sortzen diren gatazkak ere erakusten ditu.

Filmaren protagonistak, Sofia Oterok, Berlingo Zinemaldian interpretazioaren saria irabazi zuen, eta lanak makina bat sari eta aipamen jaso ditu bere ibilbidean zehar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button