BERTSOTAN

Nafarroako bertsolari gazteen txapelketa

Ostiralean jokatu zen Iruñeko Maravillas gaztetxeko aretoan Nafarroako bertsolari gazteen txapelketako 32. edizioa. Hamaika izan ziren taulara igo ziren bertsolariak: Idurre Villanueva, Zuhara Zaratiegi, Amaia Lasheras, Enma Murillo, Beñat Astiz, Xabat Illarregi, Etxahun Azkarraga, Ekhiñe Zapiain, Iratxe Muxika, Uxue Mesa eta Ekain Alegre.
Horietatik lau lortu zuten bigarren fasera sailkatzea: Uxue Mesa, Ekain Alegre, Ekhiñe Zapiain eta Xabat Illarregi. Azken bi hauek jokatu zuten buruz burukoa.

Eta hala, guztien gainetik Xabat Illarregi leitzarra izan zen onena, eta berak eraman zuen txapela. Bigarren postua Ekhiñe Zapiain beratarrak eskuratu zuen eta biak sailkatu dira ekainaren 9an Saran egingo den Euskal Herriko Eskolartekorako. Entzuleen saria, berriz, Ekain Alegre altsasuarrak eraman zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button