BERTSOTAN

GBTko finala prest

Udaberrian Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatu ondoren, irailaren 20an abiatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Handik hona 14 saio izan dira hainbat txokotan, eta saio horietatik finalera ailegatzea lortu duten zortzi bertsolariak finalean elkartuko dira, abenduaren 19an.

Finala, abenduaren 19an jokatuko da Ilunben, 17:00etan hasita. Eta bertako oholtzan zortzi bertsolari (Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak egin duen argazkian ikus daitezkeenak): Agin Laburu (Astigarraga, 1985), Alaia Martin (Oiartzun, 1987), Arkaitz Oiartzabal (Oiartzun, 1985), Beñat Gaztelumendi (Donostia, 1987), Iñaki Apalategi (Beasain, 1982), Jon Maia (Urretxu, 1972), Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, 1991) eta Unai Agirre (Hernani, 1975).
Epaileak: Eneritz Azkue, Elisa Iztueta, Maite Sukia, Zigor Leunda, Bakarne Urreaga eta Mikel Lersundi izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button