BERTSOTAN

GBTko azken finalaurrekoa jokaturik, denak finalaren zain

Arrasaten jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga “Mantxi”, Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariekin.

Lan puntuagarriak amaituta, Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du saioa. Azken finalaurrekoa izan da, eta ondorioz, aurtengo GBTko finala osatu da.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hamabost saio jokatu eta gero, finala jokatu behar da. Data: abenduaren 14an, 17:00etan, Donostia Arenan (Illunbe).

Eta bertan izango diren bertsolariak, hauek: Beñat Gaztelumendi Arandia, Alaia Martin Etxebeste, Oihana Iguaran Barandiaran (zuzenean sailkatutakoak), eta Ane Labaka Mayoz, Nerea Elustondo Plazaola, Eneritz Artetxe Eizagirre, Andoni Rekondo Izagirre eta Aner Peritz Manterola ‘Euzkitze’.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button