LITERATURA

Gazteentzat literatura bilduma berria

#traola izenarekin sortu du Elkar argitaletxeak literatura bilduma berria gazteentzat, eta Jasone Osoro, Jordi Sierra I Fabra eta Oihana Iguaran idazleen lanak plazaratu ditu.

Hala, Jasone Osorok Festa aurkeztu du. “Sofia eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofiak eta Ivanek ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten. Badago hamasei urterekin haurdun geratzen den neskarik.”

Jordi Sierra I Fabrak Malkoak Euritan idazti du gazteentzat. “Leo Calvert rock abeslaria, hil ondoren, mito bihurtu da, eta haren hilobia ehunka jarraitzaileren erromes-lekua. Grace alabak gorroto ditu aitaren heriotza etengabe gogora ekartzen dizkioten omenaldiak. Aitaren mireslea den Normanek, ordea, bizitza aldatuko dio.Aitari buruz amak ezkutatu dizkion bizitzako pasarteak argitu beharko ditu Gracek”.

Azkenik, Oihana Iguaranek Hormak izeneko lana plazaratu du. “Institutuko sarrerako horman Lea Puta idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian. Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.