BESTELAKOAK

Gazteen artean euskarazko kultur proiektuak sustatzeko xedez

Batera, kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntzaren laugarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Bereziki baloratuko dira ekimen berritzaileak eta euskararen erabileran eragingo dutenak, gazte euskaldunen sustatze-ahalmenari eta euskararekiko atxekimenduari eragiteko eduki nabarmena dutenak. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 21era egongo da zabalik.

Ekimen horren helburua da gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuak sustatzea.  Horretarako antolatzaileek crowfunding egitasmo bat martxan jarriko dute eta 2.000 €-ko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako hiru proiekturi.

Edozein ideiak balio du, euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo disko bat argitaratu, jaialdi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin… “gazteen irudimenak eta sormenak askotarako eman dezake!”.

Deialdiaren oinarriak hemen kontsultatu ahal dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button