
Gaur, Donostiako Imanol Larzabal aretoan, 29. Gazteen Antzerki Topaketako sari banaketa ekitaldia izango da 19:00eatik aurrera. Antzerki erakustaldi hau urtero egiten da maiatzean eta ekainean.
Topaketa honetan bi kategoria daude: 14tik 18 urtera bitarteko Junior kategoria, eta 18 eta 30 urte bitarteko Senior kategoria, eta Donostiako eta inguruetako antzerki talde dezentek parte hartzen dute ekimenean. Bolada honetan, topaketaren saioak goiz eta arratsaldekoak izan dira Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean (Antigua) eta Gazteszenan (Egia Kultur Etxea).
Bertan ere epaimahaikide adituak izaten dira aurkezten diren obra guztiak epaitzeko eta saritzeko. Aurten Eñaut Gantxegi, Gorka Zubeldia eta Amaia Salazar izan dira ardura hori hartu dutenak. Bi kategoriotan hainbat sari emango dira, hala nola, obra onenari, talde artistiko onenari eta eszenaratze onenari.
Parte hatu duten taldeen gaineko informazioa hemen duzue.