BERTSOTAN

Gazteak txapelaren bila

Larunbatean, ekainaren 18an, izango da Iurretan Euskal Herriko Eskolartekoa. Euskal Herri osoko dozena bat gazte arituko dira bertsotan, 11:30etik aurrera, txapela eskuratzeko gogoz.

Euskal Herriko Eskolartekoan bilduko diren gazteak honako hauek dituzue: Aetz Etxart, Beñat Astiz, Daia Harluxet, Danel Herrarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirre.

Txapela jokoan dago baina, batez ere “elkarrekin bertsoaz gozatzea eta ikasturtea jai giroan biribiltzea izango da ekimenaren asmoa”.
Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantziko dio txapela irabazleari.

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen duten Eskolartekoaren helburua, berez, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko plaza eskaintzea eta zaletasuna bultzatzea da.

Animo gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button