MUSIKA

Larry Bird taldea pop-erako bidean

Bizkaiko Nun, Scum to The Leader, Señores edota The Great Barrier taldeetako musikariek osatzen dute  Larry Bird taldea. 2013an, euskaraz abestutako intentsitate emozional handiko dozena erdi kantu post-hardcore sareratu zituen laukoteak, baina orain, beste hiru kantu berri sareratu ditu, eta ezusteko handia hartu dugu, taldea nabarmen aldatu baita.

Larry Bird bandaren hasierako kantuetan Sunny Day Real Estate talde estatubatuarraren eta Bartzelonako BCore diskoetxeko taldeen zantzuak sumatzen baziren ere, tartean, Standstill, hiru doinu berria hauetan pop oihartzun garaikideak eta klasikoak antzematen dira, XXI. mendeko Itoiz izango balira bezala. Kantuetan, melodiak ez ezik, giroak ere nagusitzen dira.

Pop esparrura egindako jauzi horren ondorioz, taldeak  bere diskurtso propioa osatzeko gai dela erakutsi du. Hala, Inoiz kantua aurten entzun dugun euskarazko pop-doinu ederrenetarikoa iruditu zaigu. Aldaketa horiek ahotsetan ere nabaritzen dira, hein batean, emo ezaugarria atzean utziz. Hiru kantu horiek entzutea baino ez duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button