IKUS-ENTZUN

“La gran carrera” filmak jaso du Begibistan jaialdiko sari nagusia

Kote Camachok zuzendutako La gran carrera filmak jaso du Amurrioko Begibistan film laburren jaialdiko sari nagusia. Aurtengoa bosgarren edizioa izanda.

La gran carrera-ren sinopsiak honako hau kontatzen du: Lehenengo Mundu Gerra garaian, Donostiako Lasarte Hipodromoan munduko zortzi zaldi onenak lehiatu ziren. Film laburrak artxibo-irudiak eta filmerako propio eginiko irudiak uztartze ditu animazio digitalezko lan aparta erdietsiz. Publikoak, berriz, Paul Urkijo gasteiztarraren Jugando con la muerte aukeratu zuen.

Gainerako sariak honela banatu dira: Euskarazko film labur onena, Ondar Ahoak (Angel Aldarondo); Argazki-zuzendaritza onena, Katebegiti (Garikoitz Díaz, Iban del Campo ); Aktore onenaren saria Iñake Irastorzak jaso du Gartzela (Iban Lizarralde) filmean eginiko lanagatik; Gidoirik onena, Los 4 McNifikos (Tucker Davila), eta, azkenik, Infobistan saria Eta amama? (Itziar Irizar) eta Desastres (Ivan Cortazar) filmek jaso dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button