MUSIKA

Mars Red Sky stoner taldeak Donostiako joko du

Mars Red Sky banda Bordelen eratu zen, eta bere soinu-jarioan stoner erritmo pisutsuak eta giro psikodelikoak uztartzen dira.  Talde oso ezaguna da nazioarteko stoner eta psych-rock eszenaren baitan, izan ere, genero horretako jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du; tartean, Hellfest, Duna Jam eta DesertFest.

Emanaldi horietan, gainera, talde handiekin aritu da Mars Red Sky; esaterako, My Sleeping Karma, Goatsnake edo Unida. Bada, talde frantsesak Donostiako Dabadaba aretoan joko du asteazkenean, 21:00etatik aurrera.

Gaur arte, bi EP eta iraupen luzeko bi disko argitaratu dituzte frantziarrek. Hil honetan, Providence izenburukoa EPa plazaratu dute; asteazkeneko emanaldian, hain zuzen, lan hori aurkeztuko dute.

Martxoan, halaber, LP berria argitaratuko dute, eta lan hori aurkezteko asmoz, bira zabala onduko dute Europan barrena.

Red Ribbon Music promotorearen arabera, “Potentzia handiko eszenaratzeak, kantu bildumak eta erabiltzen dituzten proiekzio bikainek oso urruneko galaxietara eramaten zaituzte… Esperientzia kasik mistikoa da, musika onaren maitale sutsuak preziatuko duena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button