IKUS-ENTZUN

"Ideiak biluztu, busti Huezinema", III. euskal film laburren jaialdia apirilaren 27tik 29ra

Guztira, 66 film labur aurkeztu dira, 13 euskarazkoak eta 53 gaztelaniazkoak. Hautatu diren lanen artean, 49 fikziozkoak, 12 dokumentalak eta bost animaziozkoak dira.

Aukeratutako euskarazko lau lanak Juan Bidegainen Etxeko bandan, Koldo Almandozen Ahate pasa, Jon Artolaren Beasain/Lazkao eta Enara Goikoetxearen Bizitzako kopa dira.

Gaur, 19:00etan, Eskoriatzako Huhezi fakultateko kaperan, Pendejo eta Gorrotxatepe zinemagileak izango dira hizlari moduan eta laburmetraiak egiten metatutako esperientziaz hitz egingo dute. Biek 20 film labur inguru egin dituzte eta hainbat lehiaketetan parte hartu dute.

Horretaz gain, Huheziko ikasleen fikzio lanak ikusteko aukera izango da, gaur eta bihar, Huheziko areto nagusian, 17:30ean hasita.

Bihar, hilaren 29an, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean arratsaldeko seietatik aurrera hamar laburmetrai ikusteko aukera egongo da. Amaieran euskarazko film labur onenaren saria banatuko da eta hiru aipamen berezi egingo dira fikzio, dokumental eta animazio onenei.

Bizkaie!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button