
Gaur, urtarrilak 7, Fas Zineklubean, 2014 kurtsoari hasiera emateko ekitaldian, emanaldi berezia izango da, eta hauek izango dira ikusiko diren pelikulak: Loco con ballesta (Kepa Sojo, 2013) eta Life of Brian (Terry Jones, Monty Python, 1979). Ohikoa denez, emanaldia El Carmen aretoan izango da 19:45ean.
Brianen bizitza, 1979an Monty Pythonek idatzi, zuzendu eta ekoiztutako britainiar filma da. Graham Chapmanek antzeztutako Brian Cohenen bizitza azaltzen du, Jesukristoren egun berean eta ondoan jaiotako eta nahasitako judu gaztearena. Harrera ezin hobea jaso zuen ikusleen artean eta historian laugarren britainiar film ikusiena da.
Filmak aurkezteko Kepa Sojo eta Gorka Aginagalderen (aktorea) laguntza izango da. Kurtso berriari hasiera emateko ekitaldia Josune Ariztondok (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Diputatua) egingo du.