LITERATURA

Xabier Portugal-Pasaia Hiria olerki lehiaketa

Hamasei urte eginak izanez gero, edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitezke. Gaia librea da eta egile bakoitzak nahi adina olerki aurkez ditzake, baina, gutxienez, 200 lerro izan behar dituzte. Sarituak izan ez diren obra original eta argitaragabeak aurkeztu behar dira.

Egileak lanaren hiru kopia aurkeztu behar ditu, makinaz edo ordenagailuz, biko tartez eta alde batean bakarrik idatziak. Azalean lanaren izenburua edo goiburua agertuko da. Horrekin batera gutun-azal itxi bat bidaliko da, eta kanpoaldean lanaren izenburua edo goiburua eta euskarazkoak ala gaztelaniazkoak diren ipiniko da. Barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, adina, telefonoa eta e-maila sartu behar dira.

Originalak 2014ko ekainaren 31a baino lehenago honako helbide honetara bidaliko dira: Trintxerpeko Udal Liburutegia Euskadi etorbidea, z/g 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

Sariak, euskarazko atalean eta bai gaztelaniazkoan, lehenengoa 800 €, eta bigarrena 400 € izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button