ESZENA

Gizarte Antzerki Jardunaldiak, ekainean

Pandemiaren ondorioz hainbat urteko etenaldiaren ondoren, Antzerkide proiektuak Gizarte Antzerki Laburreko III. Jardunaldiak antolatuko ditu ekainaren 2, 3 eta 4an. Pabellon 6ren laguntzarekin egingo du, gune horretan egingo baitira ekaineko lehen asteburu horretan.

Lehiaketaren helburua da antzerkia sustatzea, gizarte osoari eragiten dioten bidegabekeria, bazterketa, desberdintasun, isolamendu edo ahultasun pertsonal eta sozialeko egoerak ikusarazteko eta salatzeko.

Jardunaldiotan, aurkeztutako hautagaien artean aukeratuko dira zortzi antzezlan labur eta horiek bi emanalditan egingo dira. Lehenengo saria 600 eurokoa izango da. Epaimahaia hiru lagunek osatuko dute. Horiek antzezpenaren egunean aukeratutako lanak bistaratuko dituzte eta sariak apelaezinak izango dira.

Lanak gaztelaniaz zein euskaraz aurkeztu ahal izango dira, gehienez ere 20 minutukoak.

Lanak aurkeztu nahi dituzten taldeek apirilaren 30a baino lehen eman beharko dute izena. Eta aukeratutako piezak maiatzaren 8a baino lehen ezagutuko dira.

Oinarri guztiak hemen (gaztelaniaz) irakur daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button