
Gaurtik larunbatera egingo dituzte Zarauzko Kalerki Antzerki Topaketak. Hamar taldek parte hartuko dute jardunaldiotan, tartean, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian ere izango diren Deabru Beltzak eta Trapu Zaharra konpainiek. Lehenengoak, The Wolves lana antzeztuko du eta bigarrenak, berriz, Jira & bira. Lan horrek krisi garaia hartzen duen abiapuntu.
Kalerkik, halaber, hiru ikuskizun iragarri ditu gaurko. Hortzmuga konpainiaren Libertia, antzezle eta txotxongiloen lana nahasten du; Alproja taldearen Bakhara ikuskizun ibiltaria; eta Valeria Gugliettik itzalen irudiekin sortutako Mano a mano. Biharko egitaraua, halaber, Anita Maravillas konpainiaren ikuskizunarekin osatuko da.
Azken egunerako iragarritako ekitaldiak honako hauek dira: Tutatis konpainiaren Caballos de Menorca ikuskizun ibiltaria; El negro y el Flacoren Charabia antzezlana, eta Lacricum taldearen Panxuts.
Aurtengo Kalerki topaketak Markeliñe konpainiaren azken sormen lanarekin amaituko dira: Anomalia magnetica. Izan ere, obra hori joan den igandean estreinatu zuten Elorrioko Musikaire egitarauaren baitan.
Tokapeten inguruko xehetasun gehiago hemen.