LITERATURA

Gaur hasiko dira “Poesia Orduak” jardunaldiak, Donostian

Gaur eta bihar, hilaren 6an eta 7an, Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta Donostiako Poesia Orduak jardunaldiak egingo dira. Errezitaldiak hiri horretako Viktoria Eugenia Antzokian antolatu dira, 19:30ean hasita.

Gaur berton, hilak 6, Leire Bilbaoren Etxeko urak liburua izango da protagonista. Poetak hainbat poema irakurriko ditu eta Maite Larburuk musika jarriko dizkio errezitaldiari.

Bihar, martitzena, Nahia Zubeldiaren Poesia likidoak lanaren poemak haizatuko dituzte. Zubeldiak berak eta Manu Matthysek osatutako Lumi taldeak girotuko du emanaldia.

Joan nahi izanez gero, gonbidapenak antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira, 17:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button