ESZENA

Leioako Umore Azoka hilaren 20an hasiko da

Umorezko Azokaren protagonista nagusiak bertako zein atzerritik etorritako artistak eta konpainiak izango dira. Guztira, hamar euskal taldeek, Estatu espainoletik etorritako hogeita seik eta nazioarteko 13 konpainiek euren lanak aurkeztuko dituzte Leioan.

Lau egunetan hemeretzi estreinaldi izango dira ikusgai, horietatik sei euskaldun taldeenak izango dira, Estatu espainoletik beste hamar eta atzerritik hiru.

Beste alde batetik, Umore Azokak bertan gauzatuko diren hiru estreinaldien ekoizpenean lagundu du, sorkuntzarekin duen konpromisoaren adierazgarri bezala. Ekoizpenak honako hauek dira: Gaitzerdi teatroaren Udamina, Nacho Villar Producciones & Gaupasa producciones-en Habitus mundi eta Teatro de la Saca-ren Orfeo.

Gainera, beste lurralde batzuetako instituzioekin elkarlana ahalbidetzeko, euren lurraldeetan egiten den kale arte erakustaldiak ikusi ahal izango dira Leioako Umore Azokan. Aurten Aragoiko, Balear Uharteetako, Extremadurako eta Gaztela-Mantzako konpainien lanez gozatu ahal izango da.

Kale ikuskizunez aparte, topaketa profesionalak eta beste ekintza ezberdinak ere prestatu dituzte. Horrela, Euskadin kaleartean aritzen diren profesionalen topaketak egingo dira. Helburua, arte honen inguruan analisia egitea eta atzerriko esperientzia jakitea da.

Umorezko Azokaren barne, ilustrazioarekin lotutako ekimenak egongo dira. Gauzak horrela, maiatzaren 7an ireki zen Kultur Leioako Erakusketa Aretoan Mingote. 90 urte erakusketa, ekainaren 27ra arte ikusgai egongo da.

Halaber, Umore Azokak iraungo dituen egunetan Rafael Leafar irrimarra-egilea eta Patou Deballon margolaria izango dira kalerik kale.

11. Umorezko Azoka maiatzaren 20a eta 23a bitartean egingo da 150 kale erakustaldi inguruekin.

Umore Azokak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button