ARTEA

I am a machine

Titulu hori baliatu du Ana Roman artista bilbotarrak Andoaingo Bastero Kulturgunean paratu duen erakusketa zertan den zehazteko. Bertan, azken urteotako nahiz oraindik ikusi ez diren koadro sorta bat, koadro bilakatutako eskultura batzuk eta bozeto-bideo bat ikusgai dira.

Ana Roman (Bilbo, 1962) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bai hemen bai eta atzerrian ere zenbait ikasketa burutu ditu eta hiru urtez aritu zen Bilboko Guggenheim Museoko pedagogia kabinetearekin elkarlanean. Eduardo Lopezekin batera sortu eta garatu ditu zenbait pedagogia tailer Arte Ederretako Museoan. Azken urteotan, besteak beste, bere lana Espacio Marzana aretoan ikusi ahal izan da.

Kasu honetan, artistaren banakako erakusketa bat aurkezten du Bastero Kulturguneak. Bertan, azken urteotako nahiz oraindik ikusi ez diren koadro sorta bat, koadro bilakatutako eskultura batzuk eta bozeto-bideo bat ikusgai dira. Horietan guztietan, jada artistarengan ezaguna den makinei buruzko imajinazioaz mintzo da. Errealitatearekin parez pare doan ibilbide bat garatuz, bertan makinaz dugun ideia desagertzen da. Ez daude jada gizadia suntsitu nahi duten kontzientzia gaizto batez kutsatutako aparailuak. Bertan behera geratu dira pentsalari garaikide zenbaitek zioten hura.

Kuadro bilakatutako eskultura horiek, artistak bere lan guztietan aurkezten duen errealitatearen parte dira. Animatutako irudi batzuk dira, kasu honetan kristalaren beste aldean eta paretan kokaty¡uta agertuko direnak,  horrela, eurak begiratzerakoan geure erreakzioa zein den ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button