MUSIKA

Gaur eztanda egingo du EHZ festibalak

Gaur abiatuko da EHZ festibala, eta igandera bitartean musikak eztanda egingo du Arberatze herrian.

Puntako taldeak bilduko ditu ekimenak, tartean, Auhen, Broken Brothers Band, Tshegue, Meule, RTZ Kolektiboa, Gorka Urbizu, Vox Low, Ezezez, Bloñ, Belako, Ü,….
Talde horiek haizatuko duten musikaz gain, eztabaida eta hitzaldien programa ere antolatu da bertan, hainbat gai interesgarri eta gaurkotasunez beteak tratatzeko: festibalen eta musikagintzaren ereduak, Palestinako egoera, Ertzaintza, teknologia berrien erabilpena, laborarien mobilizazioak…

Egitaraua honela atondu dute: ostiralean, hilak 28, Pentzeko agertokian Janus Lester, Sei Sega, Auhen, Pelax, Tshegue, Bananas, Belako, Benizze eta Meule. Plazan, berriz, doan, Euskabaret eta Broken Brothers Brass Band arituko dira.

Larunbatean, hilak 29, talde hauen txanda izango da: Libe, Karma, Haira, RTZ Kolektiboa, Gorka Urbizu, Harat, Su Ta Gar, Kimule, Lysistrata, Nakar, Süne, Ke Lepo eta Vox Low. Plazan afrikar dantzen tailerra, bertso musikatuak, Seguime (Cie ZeC zirku eta musika konpainia), Zabala, Otonaia, Gaitamik, Anari, Punttu Kakotx eta Buuzbu izango dira.

Eta igandean, hilak 30, Octopussy, Rüdiger, Katoum, Vincen García, Bloñ, Ü, Old School Funky Family, eta Ezezez talde interesgarri eta potentea.
Plazan honako hauek arituko dira: Gaitero eta Ziganteak, Amoba eskolako orkestra, Munhogain, Seguime (Cie ZeC), Beethoven, Euskorleans, Cie Par Allèles, Pantzo Man Show, Cocanha, DJ Reimy eta Raimundo el Canastero.

Hiru egunetako kontu guztiak kontsultatzeko: EHZ

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button