ESZENA

Gaur egungo komunikazioaren inguruko bidaia

Horixe da Códice,  Circle of Trust & Logela taldeen dantza pieza: dantzaren bitartez, gaur egungo komunikazioaren inguruko bidaia. XVI. Dantza Zirkuituak dakarren proposamena Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean taularatuko dute datorren ostiralean, urriaren 23an, 20:00etan.

Ikuskizunak dantza eta multimedia-proiekzioa bateratzen ditu, eta bertan, ideiak eta emozioak zabalduko dira, bai eta teknologian oinarrituriko gizarteari egindako kritikak ere.

Proposatzen den bidaiak gaur egungo gizarteko komunikazioaren bilakaera aztertuko du, “hedabideen garapenaren alde txarrez eta onez ohartarazten gaituen bidaia da. Gure hizkuntzaren bidez pentsamendu, ideia, sentimendu bat adieraztea ahalbidetzen diguna”.

Obran, bost gorputz agertuko dira, hitzik gabe, “iristen ez den mezu bat emateko gai. Bost hitzaldi, hausnartzera gonbidatzen dutenak. Bost ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko eta gizartearen norabidea aldatzeko borrokatzen direnak. Bi bakarrizketak ez dute elkarrizketa bat sortzen. Zergatik ez diozu besteari entzuten?”

Circle of Trust breakdance-aren panoraman erreferentziazkoak diren gazte zaragozar batzuek osatu zuten 2002an, hip hop kultura jendeari ezagutzera emateko helburuz, eta horretarako, ikuskizun dinamikoak, harrigarriak, berritasunez beteak burutzen dituzte.
Beste aldetik, arte digitaleko hainbat diziplinetako sortzaile batzuek abiatu zuten Logela.  Produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da Logelaren helburua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button