ARTEA

Annie Mahtani eta Els Viaene musikari esperimentalek euren egitasmoak aurkeztuko dituzte Artelekun

Aurkezpen honetan Annie Mahtani eta Els Viaenek euren lanak izango dituzte hizpide eta ondotik kontzertua eskainiko dute, lehen aldiz elkarrekin.

Annie Mahtani, Birminghamen (Erresuma Batua) bizi den konposatzailea eta soinu artista da. Bere musika mundu errealetik ateratako soinuetan oinarritzen da, gero itxura aldatu, moldatu eta berregituratzen dituenak. Gaur egun, Birminghameko Unibertsitatean Konposizio Elektroakustikoari eskainitako doktoretzan lanean ari da. Dantza eta antzerkirako lanak ere egin ditu, soinua eta mugimenduaren arteko erlazioak aztertuz.

Els Viaenek Belgikako Irrati Nazionalarentzako dokumentalak sortzen hasi zuen bere ibilbidea. Geroztik, bere hastapenetako lanen soinuaren tratamendu errealista bestelako inguru abstraktuagoetara bideratu da, hortarako, soinu elektroniko eta ambientalaren erritmo naturalen musikalitatea erabiliz, berak gero collage modura lantzen duena. Horrelako soinuzko materialak zuzeneko emanaldietarako nahiz instalazio arkitektoniko eta bideoarte lanetarako jorratuz, Elsek eta bere musikak aldi berean organikoak eta naturalistak diren leku imajinarioetara bidaiatzera gonbidatzen du entzulea.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button