BERTSOTAN

Gaur, Durangoko Azokan, bertsoak eta bakarrizketak uztartuta

Kaitin Allende, Oihane Perea, Iratxe Ibarra eta Irati Andak osatu dute Kilimaterioa Ikuskizuna, non bakarrizketak eta bertsolaritza uztartu egiten diren. Bakarrizketa Kaitin Allendek egingo du, eta Oihane Perea, Iratxe Ibarra, Irati Anda bertsotan arituko dira. Ikusgarria 18:30ean eta 19:30ean izango da Azokan, San Agustin Kulturgunean jarrita dagoen Szenatokian.

Kaitin Allendek sortutako Klimaxetik klimateriora eta buelta bakarrizketatik sortu da Kilimaterioa izeneko pieza. Galdera batzuk erantzun nahian sortu zen lana: “Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu.”
Kilimaterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.
Oholtza gainean bertan bilduko diren emakumeak helduak dira, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz, jolasak eta inprobisazioak lagundutako akelarre txiki bat egiteko gogoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button